/ Adimen artifizialari buruzko liburua, euskaraz · Salgai
Funtzio Sigmoidea
BERRIA egunkariko 82 zutabe, adimen artifizialaren garai zoroan idatziak. Teknologia berri bakoitzak S kurba bat marrazten du: hasiera geldoa, gorakada bizia eta heldutasuna. Non gaude orain?
Bideoa
Funtzio Sigmoidea Durangoko Azokan.
Liburuaren mundua
Zutabe biziak
Liburuko 11 kapituluen gaiek aurrera jarraitzen dute. Zutabeak munduko albisteekin lotuta, astero eguneratuta: zer berretsi den, zer aldatu den eta non dagoen gai bakoitza S kurban.
Bideojokoa
Funtzio Sigmoidea jokoa: 2D abentura bat nabigatzailean bertan, instalatu gabe. Teklatuarekin edo ukipen-pantailan jokatzeko.
/ Liburua
Txatbotetatik lagun birtualetara, ikasgelatik gerrara.
Funtzio Sigmoidea liburuak adimen artifizialak gure bizitzan eragiten dituen aldaketak aztertzen ditu, euskaratik eta Euskal Herritik begiratuta: hezkuntza, lana, gerra, maitasuna eta teknologia. Ez da eskuliburu bat; irizpidea lantzeko liburua da.
- zutabe
- 82
- kapitulu
- 11
- BERRIAn argitaratuak
- 2024–2026
/ Erakundeentzat
Liburuaren galderak, zure ikastetxean edo erakundean.
Liburuaren egileak hitzaldiak eta prestakuntza ematen ditu, aurrez aurre: adimen artifiziala ikasgelan eta lanean, tresnetatik haratago. Irizpidea, ez tresnak.
Ikusi hitzaldiak